ESTUDIO
BOKASHI
Bokashi Estudioa gara, Bilbon modaren etorkizunari lagunduko dioten praktikak garatzen eta ikertzen dituen gunea. Bereziki, ehungintzaren dibulgazioa eta ingurumen-kontzientziazioa lantzen ditugu artisau-prozesuen eta -tekniken bidez, hala nola biomaterialak, tindagai naturalak edo ehungintzaren autosufizientzia landuz.
Modan bokazioa eta aktibismo sozialean interes berezia izanik, biomodaren inguruan gehien ikertu duen diziplina artistikoa biomaterialak eta hauen erabilpena joskintzan izan da. Horretarako, Basque Bio Design Centerren, Andeetako Unibertsitatean eta Slow Fashion Next plataforman trebatu da.
Sortzeko eta harremanetan jartzeko beste modu batzuk ikertzen dituzten proiektuak garatzen ditu, naturaren birsorkuntzan eta erritmoen behaketan oinarrituta. Estudio Bokashi-rekin batera, JAUJA proiektu pertsonalarekin, etnobotanikari, naturari edo baratzezaintza ekologikoari buruzko dibulgazioa egiten du ilustrazio eta esperientzia komunitarioen bidez.
Bilboko Irala auzoan dago gure ideiak irauli eta forma ematen diegun txokoa. Gure bulegoa izateaz gain, sortu, ikertu, ikasi eta hausnartzeko aukera ematen digun espazioa da. Horrela, interes eta bokazio bera duten pertsonek espazioaz gozatzeko eta sinergiak sortzeko aukera izango dute.
Bokashi hitzak japonieraz "materia organiko hartzitua" esan nahi du. Gaur egun, ongarri organikoa delako ezagutzen dugu, etxean hondakin organikoak hartzituz egin daitekeena.
Era berean, gure azterketatik praktika birsortzaileak sustatu nahi ditugu, elementu naturaletatik eta/edo hondakinetatik abiatuta gure ingurunea elikatzen duten prozesu eta material berriak sortzen dituztenak, horrela bizidunarekin harreman harmoniatsua sortuz.

Estudio Bokashi.
Zuberoa Etorb., 42. 48012 Bilbao google maps ↗
info@estudiobokashi.com
Estudio Bokashi.
Zuberoa Etorb., 42. 48012 Bilbao
info@estudiobokashi.com
google maps ↗