ESTUDIO
BOKASHI

Bokashin ehungintza sorkuntza, ikerketa eta eraldaketa kulturalerako tresna gisa esploratzen dugu. Bilbotik, jostuntza sortzailea, birziklapena eta artisau-esperimentazioa ardatz dituzten proiektu eta praktikak garatzen ditugu, ehungintza ulertzeko eta bizitzeko modu berriak sustatuz.

Modarekiko bokazio sendoa eta aktibismo sozialarekiko interes sakona uztartuz, biodiseinuan eta haren janzkerarako aplikazioan jarduten du, ehungintzarako materialtasun eta ikuspegi jasangarri berriak esploratuz. Aldi berean, arlo honen inguruko topaketa, hausnarketa eta sorkuntza kolektiborako espazio kulturalak sustatzen ditu. Horretarako, Basque BioDesign Center-en, Universidad de los Andes-en eta Slow Fashion Next plataforman trebatu da.
Sortzeko eta harremanetan jartzeko beste modu batzuk ikertzen dituzten proiektuak garatzen ditu, naturaren birsorkuntzan eta erritmoen behaketan oinarrituta. Estudio Bokashi-rekin batera, JAUJA proiektu pertsonalarekin, etnobotanikari, naturari edo baratzezaintza ekologikoari buruzko dibulgazioa egiten du ilustrazio eta esperientzia komunitarioen bidez.
Bilboko Irala auzoan dago gure ideiak irauli eta forma ematen diegun txokoa. Gure bulegoa izateaz gain, sortu, ikertu, ikasi eta hausnartzeko aukera ematen digun espazioa da. Horrela, interes eta bokazio bera duten pertsonek espazioaz gozatzeko eta sinergiak sortzeko aukera izango dute.

Bokashi hitzak japonieraz "materia organiko hartzitua" esan nahi du. Gaur egun, ongarri organikoa delako ezagutzen dugu, etxean hondakin organikoak hartzituz egin daitekeena.
Era berean, gure azterketatik praktika birsortzaileak sustatu nahi ditugu, elementu naturaletatik eta/edo hondakinetatik abiatuta gure ingurunea elikatzen duten prozesu eta material berriak sortzen dituztenak, horrela bizidunarekin harreman harmoniatsua sortuz.
Â

Estudio Bokashi.
Zuberoa Etorb., 42. 48012 Bilbao google maps ↗
info@estudiobokashi.com
Estudio Bokashi.
Zuberoa Etorb., 42. 48012 Bilbao
info@estudiobokashi.com
google maps ↗